Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Eremu babestuetako lurreko biodibertsitaterako eta ur gezarako leku garrantzitsuen proportzioa |
|---|---|
| Xedea |
15.1- 2020. urterako, lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne‐ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin |
| Helburua |
15- Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea |
| Definizioa |
Lurreko nahiz ur gezako biodibertsitaterako garrantzitsuak diren lekuetatik, eremu babestuek estaltzen dituzten lekuen portzentajea; hau da, biodibertsitatearen iraunkortasun globalari ekarpen nabarmena egiten diotenena. |
| Formula teorikoa |
\[PKBA_{lurrekoa}^{t} = \frac{APKBA_{lurrekoa}^{t}}{KBA_{lurrekoa}^{t}} \cdot 100\]
non: $APKBA_{lurrekoa}^{t} =$ lurreko eta ur gezaren biodibertsitaterako garrantzitsuak diren lekuen azalera, babestutako eremuek estalitakoa $t$ urtean $KBA_{lurrekoa} =$ lurreko eta ur gezaren biodibertsitaterako garrantzitsuak diren lekuen azalera $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Irregularra/Aldizkakoa |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/20 |







