Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Zerbitzu publikoen funtzionamenduarekin gustura dauden biztanleen proportzioa |
|---|---|
| Xedea |
16.6- Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan |
| Helburua |
16- Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan |
| Definizioa |
Ondoko zerbitzu publikoen funtzionamenduarekin oso edo nahiko pozik sentitzen diren biztanleen batez besteko proportzioa: irakaskuntza, osasun arreta, pentsioen kudeaketa, justizia-administrazioa, herritarren segurtasuna, gizarte-zerbitzuak, garraio publikoa, herri-lanak eta mendeko pertsonentzako laguntza. |
| Formula teorikoa |
\[PPS^t = \frac{1}{n} \sum_{i=1}^{n} PPS_{i}^{t}\]
non: $PPS_{i}^{t} =$ $t$ urtean ondoko arloetako zerbitzu publikoen funtzionamenduarekin pozik dagoen biztanleriaren proportzioa: hezkuntza, osasun-arreta, pentsioen kudeaketa, justizia-administrazioa, herritarren segurtasuna, gizarte-zerbitzuak, garraio publikoa, herri-lanak eta mendeko pertsonentzako laguntza |
| Desagregazioak |
Zerbitzu publikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/10/24 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/10/09 |






