Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Helduen obesitate-tasa, gorputz-masaren indizearen arabera (GMI) (EBren sdg_02_10 adierazlea) |
---|---|
Xedea |
2.2- 2030. urterako, malnutrizioaren modu guztiekin amaitzea, eta, beranduenez 2025ean, nazioartean hazkundearen atzerapenaren eta 5 urtetik beherako umeen ahultasunaren gainean hitzartutako erronkak lortzea, eta nerabeen, haurdun daudenen eta bular‐emaile diren emakumeen eta adineko pertsonen nutrizio‐beharrei erantzutea |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Adierazleak obesitatea duten pertsonen proportzioa neurtzen du, gorputz-masaren indizearen (GMI) arabera. GMIa honela definitzen da: pisua kilotan, zati garaieraren karratua, metrotan. Obesitatea duten pertsonatzat hartzen dira 30 edo gehiagoko GMIa duten 18 urtetik gorakoak. |
Formula teorikoa |
\[PPO_{>18}^{t} = \frac{PO_{>18}^{t}}{P_{>18}^{t}} \cdot 100\]
non: $PPO_{>18}^{t} =$ obesitatea duten helduak (GMI >30) $t$ urtean $P_{>18}^{t} =$ 18 urte edo gehiagoko biztanleak $t$ urtean |
Desagregazioak |
Sexua |
Aldizkakotasuna |
Irregularra/Aldizkakoa |
Oharra |
2013, 2018 eta 2023ko datuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun inkestakoak dira; 2011 eta 2017koak INEren Espainiako Osasun Inkesta Nazionalekoak; eta 2014 eta 2019koak INEren Europako Osasun inkestakoak. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/24 |