Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Nekazaritza ekologikora bideratutako azalera (EBren sdg_02_40 adierazlea) |
---|---|
Xedea |
2.4- 2030. urterako, elikagaien ekoizpen‐sistemen jasangarritasuna ziurtatzea eta produktibitatea eta ekoizpena areagotzen duten, ekosistemei eusten laguntzen duten, klima‐aldaketara, muturreko fenomeno meteorologikoetara, lehorte, uholde eta beste hondamendi batzuetara egokitzeko gaitasuna indartzen duten eta lurraren eta lurzoruaren kalitatea pixkanaka hobetzen duten nekazaritza‐praktika indartsuak aplikatzea |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Ekoizpen ekologikora bideratutako nekazaritza-azaleraren proportzioa (labore-lurrak, belardiak eta larreak) |
Formula teorikoa |
\[PSA_{ekologikoa}^{t} = \frac{SA_{ekologikoa}^{t}}{SA^{t}} \cdot 100\]
non: $SA_{ekologikoa}^t =$ ekoizpen ekologikora bideratutako nekazaritza-azalera $t$ urtean $SA^{t} =$ nekazaritza-azalera (labore-lurrak, belardiak eta larreak) $t$ urtean |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa Eskualdea Udalerria |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/23 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |