Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Elikagaien prezioen indizea |
---|---|
Xedea |
2.c- Elikadurako oinarrizko produktuen eta eratorrien merkatuak ondo dabiltzala ziurtatzeko neurriak hartzea, eta merkatuei buruzko informaziorako sarbide egokia bideratzea, baita elikaduren erreserben gainean ere, elikagaien prezioen muturreko lurrunkortasuna mugatzen laguntzeko |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Adierazle honek bi serie ditu: - Elikagaien prezioen anomalien adierazlea Elikagaien prezioen anomaliak esan nahi du merkatuko prezioak anormalki altuak direla aldi jakin batean. Elikagaien prezioen anomalien indizearen balioa 1etik gorakoa bada, elikagaien prezioen ezohiko igoera adierazten du. Nabarmentzekoa da -1etik beherako balioak prezioen ezohiko beherakada adierazten duela, baina hori ez da adierazle honen helburua. - Elikagaien kontsumo-prezioen indizea Kontsumitzailearentzako Prezioen Indizea (KPI) kontsumitzailearentzako inflazio-indizea edo prezioen indize hutsa da. Euskal Autonomia Erkidegoko etxeetako kontsumorako erositako ondasun eta zerbitzuen prezioen aldaketaren batez besteko neurria ematen du. |
Formula teorikoa |
Elikagaien prezioen anomalien adierazlea \[IFPA^{t} = \frac{1}{12} \cdot \sum_{m=1}^{12} IFPA_{m}^{t}\]non: $IFPA_{m}^{t} $= elikagaien prezioen anomalien adierazlea $t$ urteko $m$ hilean Elikagaien kontsumo-prezioen indizea \[IPC_ {elikagaiak}^{t} =\frac{1}{12} \cdot \sum_{m=1}^{12} IPC_{elikagaiak,m}^{t}\]non: $IPC_{elikagaiak, m}^{t}$= elikagaien kontsumo-prezioen indizea $t$ urteko $m$ hilean |
Desagregazioak |
Elikagai mota Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
OCECA |
![]() “Elikagaien kontsumo-prezioen indizea” seriea autonomia-erkidegoetako estatistika-organo nagusien arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatu da. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/09 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |