Xedeak eta adierazleak
Xedea 3.1
2030. urterako, munduko amen heriotza‐tasa murriztea, bizirik jaiotako 100.000 umeko hiltzen diren amak 70 baino gutxiago izan daitezen
Xedea 3.2
2030. urterako, jaioberrien eta 5 urtetik beherako umeen heriotza saihesgarriei amaiera ematea; horrela, herrialde guztiek jaioberrien heriotza‐tasa gutxienez bizirik jaiotako 1.000 bakoitzeko 12ra jaisteko eta 5 urtetik beherako haurren heriotza‐tasa gutxienez 1.000 bakoitzeko 25era jaisteko ahalegina egin dezaten lortzea
Xedea 3.3
2030. urterako, HIESaren, tuberkulosiaren eta malariaren izurriekin eta aintzat hartu ez diren beste gaixotasun tropikal batzuekin amaitzea eta hepatitisari, uraren bidez transmititutako gaixotasunei eta transmiti daitezkeen beste gaixotasun batzuei aurre egitea
Adierazlea 3.3.1
Jarraipena

Adierazlea 3.3.5
Jarraipena

Xedea 3.4
2030. urterako, heren batera murriztea transmititu ezin diren gaixotasunen ondoriozko heriotza‐tasa goiztiarra, prebentzioaren eta tratamenduaren bidez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea
Adierazlea 3.4.1
Jarraipena

Adierazlea 3.4.E1
Jarraipena

Xedea 3.5
Mendekotasuna sortzen duten substantzien prebentzioa eta tratamendua indartzea, estupefazienteen erabilera desegokia eta alkoholaren kontsumo kaltegarria barne
Adierazlea 3.5.1
Jarraipena

Adierazlea 3.5.2
Jarraipena

Xedea 3.6
2020. urterako, erdira murriztea munduan trafiko‐istripuen ondorioz eragindako heriotza‐ eta lesio‐kopurua
Xedea 3.7
2030. urterako, sexu‐ eta ugalketa‐osasuneko zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, familia‐plangintzakoak, informaziokoak eta hezkuntzakoak barne, eta ugalketa‐osasuna sartzea estrategia eta programa nazionaletan
Adierazlea 3.7.1
Jarraipena

Adierazlea 3.7.2
Jarraipena

Xedea 3.8
Osasun‐estaldura unibertsala lortzea, finantza‐arriskuen aurkako babesa barne, kalitatezko funtsezko osasun‐zerbitzuetarako sarbidea barne, eta kaltegarriak ez diren eta guztiontzako eraginkorrak, eskuragarriak eta kalitatezkoak diren medikamentu eta txertoak eskuratzeko aukera barne
Adierazlea 3.8.2
Jarraipena

Xedea 3.9
2030. urterako, nabarmen jaistea produktu kimiko arriskutsuen eta airearen, uraren eta lurraren poluzioaren eta kutsaduraren ondorioz eragindako heriotzak eta gaixotasunak
Adierazlea 3.9.2
Jarraipena

Xedea 3.a
Osasunaren Mundu Erakundearen Tabakoaren Kontrolerako Esparru Hitzarmenaren aplikazioa indartzea herrialde guztietan, hala badagokie
Adierazlea 3.a.1
Jarraipena

Xedea 3.b
Batez ere garapen‐bidean dauden herrialdeei eragiten dieten gaixotasun transmitigarrien eta ez‐transmitigarrien aurkako txertoak eta medikamentuak ikertzeko eta garatzeko jarduerak bultzatzea eta funtsezko medikamentu eta txerto eskuragarrietara jotzeko bideak erraztea. Hori guztia, Merkataritzarekin eta Osasun Publikoarekin lotutako Jabetza Intelektualeko Eskubideen alderdiei buruzko Hitzarmenean Osasun publikoa babesteko eta, bereziki, guztiontzako medikamentuak eskuratzeko malgutasunari buruz adierazten diren xedapenak ahalik eta gehien erabiltzeko eskubidea dutela
Adierazlea 3.b.1
Jarraipena

Adierazlea 3.b.2
Jarraipena

Adierazlea 3.b.3
Jarraipena

Xedea 3.c
Nabarmen areagotzea osasunaren finantzaketa eta osasun‐langileen kontratazioa, hobekuntza eta gaikuntza, eta horiei eustea garapen‐bidean dauden herrialdeetan, bereziki, aurrerapen txikieneko herrialdeetan eta garapen‐bidean dauden uharte‐estatuetan
Xedea 3.d
Herrialde guztiek eta, batez ere, garapen‐bidean dauden herrialdeek alerta goiztiarrerako, arriskuak murrizteko eta nazio‐ eta mundu‐mailako osasunerako arriskuak kudeatzeko duten gaitasuna indartzea
Adierazlea 3.d.1
Jarraipena

Adierazlea 3.d.2
Jarraipena
