Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotza-tasa |
---|---|
Xedea |
3.4- 2030. urterako, heren batera murriztea transmititu ezin diren gaixotasunen ondoriozko heriotza‐tasa goiztiarra, prebentzioaren eta tratamenduaren bidez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea |
Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
Definizioa |
Adierazle honek bi denborazko serie ditu: - Transmititu ezin diren gaixotasunei egotzitako heriotza goiztiarren (30-70 urtekoen) tasa: gaixotasun kardiobaskularren, minbiziaren, diabetesaren edo arnas gaixotasun kronikoen ondorioz 30 eta 70 urte bitartean hiltzeko probabilitatea. - Gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotza-tasa 100.000 biztanleko: gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotzak 100.000 biztanleko |
Formula teorikoa |
Transmititu ezin diren gaixotasunei egotzitako heriotza goiztiarren tasa \[^{5}M_x = \frac{DENT_{x,x+5}^{t}}{PENT_{x,x+5}^{t}}\]non: $DENT_{x,x+5}^{t} =$ $x$ adin zehatzaren eta $x+5$ adin zehatzaren artean transmititu ezin diren 4 gaixotasunei egotzitako heriotzak $t$ urtean $P^{t} =$ $x$ adin zehatzaren eta $x+5$ adin zehatzaren arteko biztanleria $t$ urtean Gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotza-tasa 100.000 biztanleko \[TM_{ENT}^{t} = \frac{D_{ENT}^{t}}{P^{t}} \cdot 100.000\]non: $D_{ENT}^{t} =$ transmititu ezin diren gaixotasunei egotzitako heriotzak $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
Desagregazioak |
Gaixotasun ez-transmitigarria (GET) Sexua Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren kode hauek erabiltzen dira transmititu ezin den gaixotasun bakoitzerako:
|
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |