Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Familia-plangintzako premiak metodo modernoekin betetzen dituzten eta ugaltzeko adinean dauden emakumeen proportzioa (18-49 urte) |
---|---|
Xedea |
3.7- 2030. urterako, sexu‐ eta ugalketa‐osasuneko zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, familia‐plangintzakoak, informaziokoak eta hezkuntzakoak barne, eta ugalketa‐osasuna sartzea estrategia eta programa nazionaletan |
Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
Definizioa |
Gizon batekin ezkonduta dauden edo gizonezko bikotekidea duten 18 eta 49 urte bitarteko emakumeen artean, metodo antikontzeptibo modernoak erabiltzen dituztenen proportzioa, haurdun geratu nahi ez dutenekiko, hau da, metodo antikontzeptiboak erabiltzen dituzten edo familia-plangintzaren premia asegabea dutenekiko |
Formula teorikoa |
\[PM_{18-49\, antikontzeptibo\, modernoak}^{t} = \frac{M_{18-49\, antikontzeptibo\, modernoak}^{t}}{M_{18-49\, antikontzeptiboak}^{t}+M_{18-49\, asegabea}^{t}} \cdot 100\]
non: $M_{18-49\, antikontzeptibo\, modernoak}^{t} =$ gizon batekin ezkonduta dauden edo gizonezko bikotekidea duten 18 eta 49 urte bitarteko emakumeak, $t$ urtean metodo antikontzeptibo modernoak erabiltzen dituztenak $M_{18-49\, antikontzeptiboak}^{t} =$ gizon batekin ezkonduta dauden edo gizonezko bikotekidea duten 18 eta 49 urte bitarteko emakumeak, $t$ urtean metodo antikontzeptiboak erabiltzen dituztenak $M_{18-49\, asegabea}^{t} =$ gizon batekin ezkonduta dauden edo gizonezko bikotekidea duten 18 eta 49 urte bitarteko emakumeak, $t$ urtean familia-plangintzaren premia asegabea dutenak |
Aldizkakotasuna |
Irregularra/Aldizkakoa |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/06 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |