Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Irakurtzeko eta matematikarako gutxienez 2. gaitasun-maila lortu duten 15 urteko pertsonen proportzioa |
---|---|
Xedea |
4.1- 2030. urterako, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu |
Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
Definizioa |
Irakurtzeko eta matematikako konpetentzietan gutxienez 2. maila lortu duten 15 urteko pertsonen proportzioa, sexuaren arabera bereizita |
Formula teorikoa |
\[PPN2_{konpetentzia}^{t} = \frac{PN2_{konpetentzia}^{t}}{P_{15}^{t}}\]
non: $PN2_{konpetentzia}^{t} =$ konpetentzia bakoitzean 2. mailako gutxieneko maila lortu edo gainditu duten 15 urteko pertsonen kopurua $t$ urtean $P_{15}^{t} =$ 15 urteko biztanleak $t$ urtean |
Desagregazioak |
Konpetentzia Sexua |
Aldizkakotasuna |
Hirurtekoa |
Oharra |
Ikasleen nazioarteko ebaluaziorako programak puntuazio-sistema bat erabiltzen du, eta ez dago gehieneko eta gutxieneko puntuaziorik. Emaitzak eskalatu egiten dira, batez beste 500 puntuko banaketa normal bati eta 100 puntuko desbiderapen tipiko bati erantzuteko moduan. Puntuazio horiek interpretatzen laguntzeko, ondoko kategoriak ezartzen dira irakurketa konpetentziarako: 1c maila baino txikiagoa: 189,33 puntu baino gutxiago 1c maila: 189,33 eta 262,03 arteko puntuazioa 1b maila: 262,04 eta 334,74 arteko puntuazioa
Pertsona batek, gutxienez, irakurtzeko gaitasunaren 2. maila lortzen du, baldin eta, luzera ertaineko testu baten ideia nagusia identifika badezake, bere atalen arteko harremanak uler baditzake, testuaren zati mugatu baten esanahia oinarrizko inferentzien bidez interpreta badezake, informazio zati bat edo gehiago koka baditzake partzialki inplizituak diren hainbat irizpide kontuan hartuta, testuaren helburu orokorrari edo espezifikoari buruz gogoeta egin badezake, baieztapenak alderatu baditzake, eta baieztapen horien oinarrian dauden arrazoibideak ebaluatu baditzake, testuaren eta kanpoko ezagutzaren arteko loturak ezarriz. Matematikako konpetentziarako kategoria hauek ezartzen dira:
Pertsona batek matematikako konpetentziako 2. maila lortzen du, gutxienez, zuzeneko inferentzia baino eskatzen ez duten testuinguruetako egoerak interpretatzen eta ezagutzen dakienean, iturri bakar batetik informazio egokia ateratzen eta irudikatzeko modu bakarra erabiltzen dakienean, algoritmoak, formulak, prozedurak edo oinarrizko konbentzioak erabiltzen dituenean zenbaki osoekin lotutako problemak ebazteko, eta zuzeneko arrazoibideak eta emaitzen hitzez hitzeko interpretazioak egiten baditu. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |