Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Amaiera-tasa (beheko bigarren hezkuntza eta goi-mailako bigarren hezkuntza) |
---|---|
Xedea |
4.1- 2030. urterako, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu |
Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
Definizioa |
Gutxienez bigarren hezkuntzako lehen zikloa (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua 2) amaitu duten 18 eta 20 urte bitarteko pertsonen proportzioa, 18 eta 20 urte bitarteko pertsona guztiekiko, eta gutxienez bigarren hezkuntzako bigarren zikloa (HNSN 3) amaitu duten 20 eta 22 urte bitarteko pertsonen proportzioa, 20 eta 22 urte bitarteko pertsona guztiekiko. |
Formula teorikoa |
\[PCINE_n = \frac{P_{n,Adina_a+3t5}}{P_{Adina_a+3t5}}\]
non: $P_{n,Adina_a+3t5} =$ $n$ zikloko azken urtean sartzeko adin ofiziala baino $3$ - $5$ urte gehiago izanik, maila hori gainditu duen biztanleria $P_{Adina_a+3t5} =$ $n$ zikloko azken urtean sartzeko adin ofiziala baino $3$ - $5$ urte gehiagoko biztanleria $n =$ HNSN 2 (Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa) eta HNSN 3 (Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa) |
Desagregazioak |
Hezkuntza-maila |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
HNSN: Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (UNESCO - 2011). Erreferentziako sailkapen estatistiko bat da, hezkuntza-programak eta dagozkien ziurtagiriak hezkuntza-mailen eta ikasketa-eremuen arabera sailkatzeko aukera ematen duena. HNSNren definizioak eta oinarrizko kontzeptuak nazioartean baliozkoak izateko eta hezkuntza-sistema guztiak sartzeko pentsatuta daude. UNESCOko Estatu Kideen Konferentzia Orokorrak formalki onartutako nazioarteko akordio baten emaitza da. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |