Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Gazteek eta helduek hezkuntza eta prestakuntza akademikoan eta ez-akademikoan duten parte-hartzearen tasa, sexuaren arabera banatuta |
|---|---|
| Xedea |
4.3- 2030. urterako, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi-mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate‐irakaskuntzakoa barne |
| Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
| Definizioa |
Azken 4 asteetan edo 12 hilabeteetan hezkuntza-jarduerak (arautuak edo arautu gabeak) egin dituztenen proportzioa, sexuaren eta adin taldearen arabera |
| Formula teorikoa |
\[PPE_{adin\, taldea}^{t} = \frac{PE_{adin\, taldea}^{t}}{P_{adin\, taldea}^{t}} \cdot 100\]
non: $PE_{adin\, taldea}^{t} =$ ikasketak edo prestakuntza (arautua edo arautu gabea) egin duen adin-talde bateko biztanleria $t$ urtean $P_{adin\, taldea}^{t} =$ adin-talde bateko biztanleria $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Adina Sexua Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestatik datozen datuak urtekoak dira, adin-taldearen arabera, eta azken 4 asteetan egindako jarduerei buruz galdetzen da. Biztanleria helduak ikaskuntza-jardueretan duen parte-hartzeari buruzko inkestatik datozen datuak 18-64 adin-taldekoak dira, eta azken 12 hilabeteetan egindako jarduerei buruz galdetzen da. |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/14 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/10/10 |







