Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Informazioaren eta komunikazioaren teknologian (IKT) gaitasuna duten gazteen eta helduen proportzioa, gaitasun motaren arabera banakatuta |
|---|---|
| Xedea |
4.4- 2030. urterako, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua |
| Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
| Definizioa |
Honako trebetasun informatiko hauetakoren bat erabili duten pertsonen proportzioa, adin-taldearen arabera: softwarea edo aplikazioak instalatu; edozein softwareren konfigurazioa aldatu, sistema eragilea eta segurtasun-programak barne; fitxategiak edo karpetak kopiatu edo mugitu; testu, irudi, taula edo grafikoz osatutako aurkezpenak edo dokumentuak sortu; programazio-lengoaia batean programatu; eta kalkulu-orriak erabili. |
| Formula teorikoa |
\[PPHAB_{adin\, taldea}^{t} = \frac{PHAB_{adin\, taldea}^{t}}{P_{adin\, taldea}^{t}} \cdot 100\]
non: $PHAB_{adin\, taldea}^{t} =$ azken 12 hilabeteetan trebetasun informatikoren bat erabili duen adin-talde bateko biztanleria $t$ urtean $P_{adin\, taldea}^{t} =$ Adin-talde bateko biztanleria $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Trebetasun informatikoa Adina Sexua Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/10/28 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/19 |






