Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Kolektore-sistema bati konektatutako eta modu egokian tratatutako hondakin-uren fluxuen proportzioa |
---|---|
Xedea |
6.3- 2030. urterako, uraren kalitatea hobetzea, alegia: kutsadura murriztea; hondakin, produktu kimiko eta material arriskutsurik ez isurtzea; tratatu gabeko hondakin‐uren ehunekoa erdira murriztea; eta arriskurik gabeko birziklatzea eta berrerabilera nabarmen areagotzea mundu osoan |
Helburua |
6- Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea |
Definizioa |
Adierazleak 2 serie ditu: - Modu egokian tratatutako etxeko hondakin-uren fluxuen proportzioa: 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailearen proportzioa, hondakin-urak araztu eta kutsadura-maila ur hartzaileentzat onargarria den mugaraino murrizten duena. - Kolektore-sistema bati konektatutako etxeko hondakin-uren fluxuen proportzioa: 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailearen proportzioa, hondakin-urak bildu eta tratamendu-instalazio batera edo azken isurketa-puntu batera eramango dituen hodi-sistema batera konektatuta. |
Formula teorikoa |
Modu egokian tratatutako etxeko hondakin-uren fluxuen proportzioa \[PCC_{\text{ur-arazketa}}^{t} = \left( \frac{CC_{\text{ur-arazketa}}^{t}}{CC^{t}} \cdot 100 \right)\]non: $CC_{\text{ur-arazketa}}^{t} =$ 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailea, hondakin-urak behar bezala arazten dituena $t$ urtean $CC^{t} =$ 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailea $t$ urtean Kolektore-sistema batera konektatutako etxeko hondakin-uren fluxuen proportzioa \[PCC_{\text{kolektoreak}}^{t} = \left( \frac{CC_{\text{kolektoreak}}^{t}}{CC^{t}} \cdot 100 \right)\]non: $CC_{\text{kolektoreak}}^{t} =$ 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailea, hondakin-uren kolektore-sistema bati konektatuta $t$ urtean $CC^{t} =$ 2.000 biztanle baliokidetik gorako hiri-aglomerazioei dagokien karga kutsatzailea $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Hiri-aglomerazio baten karga kutsatzailea biztanle baliokideetan neurtzen da, eta biztanle baliokide bat honela definitzen da: karga organiko biodegradagarria, eguneko 60 gramo oxigenoko bost eguneko oxigeno-eskari biokimikoarekin. Biztanle baliokide bat pertsona batek etxebizitza arrunt batean egun batean sortzen duen karga organiko biodegradagarria da. Kontuan izan behar da hiri-aglomerazio baten karga kutsatzaileak ez duela soilik giza iraizteek eragindako kutsadura hartzen, baita merkataritza- edo industria-jarduera bat egiteko erabiltzen diren lokalek eragindako kutsadura ere, betiere izaera organiko biodegradagarria badu. Beraz, hiri-aglomerazio bateko biztanle baliokideen kopurua beti da benetako biztanle-kopurua baino handiagoa. Adierazle honek 2.000 biztanletik gorako hiri-aglomerazioak bakarrik hartzen ditu kontuan, hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko 91/271/EEE Zuzentarauaren 3. eta 4. artikuluekin bat etorriz. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |