Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Barne-materialaren kontsumoa termino absolutuetan, barne-materialaren kontsumoa per capita eta barne-materialaren kontsumoa BPGaren arabera |
---|---|
Xedea |
8.4- 2030. urterako, pixkanaka hobetzea munduko baliabideen ekoizpen eta kontsumo eraginkorra, eta hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereizten saiatzea, Kontsumo eta Ekoizpen Modalitate Jasangarriei buruzko Programen Hamar Urterako Esparruarekin bat etorriz, garatutako herrialdeetatik hasita |
Helburua |
8- Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea |
Definizioa |
Materialaren bertako kontsumoa (MBK), material-fluxuaren kontabilitate-adierazle estandarra da, eta Euskal AEko ekonomian materialen itxurazko kontsumoaren berri ematen du. MBKak ekonomia batean zuzenean erabilitako eta material-fluxu zuzenen kontuetan oinarritutako material kantitate osoa neurtzen du (biomasa, erregai fosilak, mineral metalikoak eta mineral ez-metalikoak), hau da, erauzitako materiala, inportazioak eta esportazio fisikoak. Datuak balio absolututan aurkezten dira, biztanleko eta BPGren unitateko. |
Formula teorikoa |
Materialaren bertako kontsumoa \[CDM^t = Extr^t + Imp^t - Exp^t\]non: $Extr^t =$ bertako erauzketa $t$ urtean $Imp^t =$ inportazioak $t$ urtean $Exp^t =$ esportazioak $t$ urtean Materialaren bertako kontsumoa Per capita \[CMDPC^{t} = \frac{{CMD^{t}}}{P^{t}}\]non: $CMD^{t} =$ materialaren bertako kontsumoa $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean Materialaren bertako kontsumoa per capita BPG unitateko \[CMDPIB^{t} = \frac{{CMD^{t}}}{PIB_{2022}^{t}}\]non: $CMD^{t} =$ materialaren bertako kontsumoa $t$ urtean $PIB_{2022}^{t} =$ Barne-produktu gordina, kateatutako bolumenean, 2022ko erreferentziarekin, milioi eurotan $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |