Justifikazioa |
Industria-enpresa txikitzat jotzen dira, handi edo ertainekin alderatuta, antolaketa ekonomikoaren
izaera bereizgarriaren, ekoizpen-gaitasunaren, inbertsio-eskalaren eta beste ezaugarri ekonomiko
batzuen ondorioz.
“Eskala txikiko industriek” kapital-kopuru txikiarekin eta ez-kalifikatutako eskulanarekin funtziona
dezakete, tokiko materialak erabilita. Industria-ekoizpen osoan egiten duten ekarpena txikia izanik
ere, enplegua sortzeko orduan, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan, zeregin garrantzitsua
dute nekazaritza eta arrantza bezalako sektore tradizionaletako soberako lan-indarraren xurgapen-irismena
oso altua den lekuetan.
“Eskala txikiko industriak” gai dira oinarrizko kontsumo-ondasunen barne-eskaria asetzeko, besteak beste
elikagai, arropa edo altzariena. Ondorioz, “eskala txikiko industriek” zeregin garrantzitsua dute ekonomian.
Hala ere, finantza-zerbitzuetara sarbide nahiko mugatua dute, bereziki garapen-bidean dauden herrialdeetan.
Langileen trebakuntza eta ekoizpenerako teknologiak hobetzeko, eskala txikiko industria-enpresek finantza-babesa
behar dute, besteak beste lehentasunezko maileguak, kredituak eta abar. Adierazle horrek zehazten du zein puntura
arte dauden finantza-erakundeak zerbitzuak ematen “eskala txikiko industriei”. GJHen 9.3.1 adierazlearekin batera,
adierazle honek 9.3 xedearen mezu nagusia islatzen du, “industria txikiek” finantza-zerbitzuak eskuratzeko dituzten
aukerak areagotuz.
Iturria: Nazio Batuen Estatistika Sekzioa
|