Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Xedea |
10.2- 2030. urterako, pertsona guztien gizarte‐, ekonomia‐ eta politika‐inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere |
---|---|
Helburua |
10- Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea |
Definizioa |
Estatuko medianaren % 50tik beherako diru-sarrerak dituzten pertsonen proportzioa (kontsumo-unitate bakoitzeko, ELGA eskala aldatuan) |
Formula teorikoa |
\[PP50ME_{NAC}^{t} = \frac{P50ME_{NAC}^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $P50ME_{NAC}^{t} =$ diru-sarreren estatuko medianaren % 50 baino diru-sarrera baxuagoak dituzten pertsonak $t$ urtean $P^{t} =$ guztizko biztanleria $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Adierazle hau kalkulatzeko erabiltzen diren diru-sarrerak inkestaren aurreko urtekoak dira. Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/06 |