Sexuaren arabera bereizitako adierazleak
Desagregatzeak azpikategoria desberdinetako datuak bereizita erakustea esan nahi du, azterketa zehatzagoa egin ahal izateko; adibidez, emakumeen eta gizonen datuak bereizita, edo adingabeen eta helduen datuak bereizita ematea.
Plataforma honetan hainbat aldagairen arabera bereizitako datuak eskaini nahi dira, baina hori ez da posible adierazle guztientzat. Hona hemen une honetan informazioa sexuaren arabera desagregatuta duten adierazleen zerrenda; hazteko prozesuan dagoen zerrenda da, eta zabaltzen joango da datu desagregatu gehiago eskuragarri izan ahala.
- 1.2.1 Pobreziaren atalase nazionalaren azpitik bizi den biztanleriaren proportzioa, sexuaren eta adinaren arabera banakatuta
- 1.2.2 Pobrezian bizi diren adin guztietako gizon, emakume eta haurren proportzioa, dimentsio guztietan, definizio nazionalen arabera
- 1.3.1 Gizarte-babeseko sistema baten edo gutxieneko maila baten estaldura duen biztanleriaren proportzioa, sexuaren arabera banatuta, eta honako hauek bereiziz: haurrak, langabetuak, adinekoak, desgaitasunen bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak, jaioberriak, lan-istripuen biktimak, pobreak eta kalteberak
- 1.5.1 Hondamendiekin zuzenean lotutako hildako, desagertutako eta kaltetutako pertsonen kopurua 100.000 biztanleko
- 2.2.2 Malnutrizioaren prebalentzia (altuerarako pisua, OMEko haurren hazkunde-patroien medianaren > +2 edo < -2 desbiderapen tipikoa) 5 urtetik beherako haurren artean, motaren arabera banakatuta (emaziazioa eta gehiegizko pisua)
- 2.2.E1 Helduen obesitate-tasa, gorputz-masaren indizearen arabera (GMI) (EBren sdg_02_10 adierazlea)
- 3.2.1 5 urtetik beherako haurren heriotza-tasa
- 3.2.2 Jaioberrien heriotza-tasa
- 3.3.1 GIBak eragindako infekzio berrien kopurua infektatu gabeko 1.000 biztanleko, sexuaren, adinaren eta funtsezko populazioaren arabera banakatuta
- 3.3.2 Tuberkulosiaren intzidentzia 100.000 biztanleko
- 3.3.3 Malariaren intzidentzia 1.000 biztanleko
- 3.3.4 B hepatitisaren intzidentzia 100.000 biztanleko
- 3.4.1 Gaixotasun kardiobaskularrei, minbiziari, diabetesari edo arnas gaixotasun kronikoei egotzitako heriotza-tasa
- 3.4.2 Suizidioagatiko heriotza-tasa
- 3.4.E1 Minbiziaren baheketa-programetako parte-hartze tasa (Eusko Jaurlaritzaren adierazlea)
- 3.4.E2 Bizi-itxaropena jaiotzean (Eusko Jaurlaritzaren adierazlea)
- 3.5.1 Substantzia adiktiboen gehiegizko erabilerak eragindako nahasteen tratamenduen estaldura (farmakologikoak eta psikosozialak, eta errehabilitazio- eta tratamendu-osteko-zerbitzuak)
- 3.6.1 Trafiko-istripuek eragindako lesioen ondoriozko heriotza-tasa
- 3.8.1 Oinarrizko osasun-zerbitzuen estaldura
- 3.9.3 Nahi gabeko intoxikazioei egotzitako heriotza-tasa
- 3.a.1 Egungo tabako-kontsumoaren prebalentzia 15 urtetik aurrera (adin egokituak)
- 3.c.1 Osasun-langileen dentsitatea eta banaketa
- 4.1.1 Haur eta nerabeen proportzioa, a) 2. edo 3. graduetan, b) lehen hezkuntzaren amaieran eta c) beheko bigarren hezkuntzaren amaieran, gutxieneko gaitasun-maila bat lortu dutenak i) irakurketan eta ii) matematikan, sexuaren arabera banakatuta
- 4.1.E1 18-24 urteko biztanleen eskola-uzte goiztiarraren tasa
- 4.2.2 Antolatutako ikaskuntzan parte hartzeko tasa (lehen hezkuntzan sartzeko adin ofiziala baino urtebete lehenago), sexuaren arabera banakatuta
- 4.3.1 Gazteek eta helduek azken 12 hilabeteetan hezkuntzan eta prestakuntza akademikoan eta ez-akademikoan izandako parte-hartze tasa, sexuaren arabera banakatuta
- 4.4.1 Informazioaren eta komunikazioaren teknologian (IKT) gaitasuna duten gazteen eta helduen proportzioa, gaitasun motaren arabera banakatuta
- 4.5.1 Parekotasun-indizeak (emakumeen eta gizonen artean, landako eta hiriko eremuen artean, goiko eta beheko aberastasun-kintilen artean, eta ezinduak, herri indigenak eta gatazkek eragindakoak bezalako taldeen artean, datuak izan ahala) zerrenda honetako hezkuntza-adierazle guztiak banakatzeko
- 4.6.1 a) alfabetatzean eta b) aritmetikan gutxienez gaitasun funtzionaleko maila finkoa lortu duen adin-talde jakin bateko biztanleriaren proportzioa, sexuaren arabera banakatuta
- 5.4.1 Etxeko lanetan eta ordaindu gabeko laguntzan emandako denboraren proportzioa, sexuaren, adinaren eta kokapenaren arabera banakatuta
- 5.a.1 a) Jabetza-eskubideak edo nekazaritza-lurren gaineko eskubide seguruak dituzten nekazarien guztizkoaren proportzioa, sexuaren arabera banakatuta; eta b) emakumeen proportzioa nekazaritza-lurren gaineko eskubideen jabeen edo titularren artean, edukitza-motaren arabera banakatuta
- 5.b.1 Telefono mugikorra duten pertsonen proportzioa, sexuaren arabera banakatuta
- 8.5.1 Landunen batez besteko diru-sarrerak orduko, sexuaren, adinaren, okupazioaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta
- 8.5.2 Langabezia-tasa, sexuaren, adinaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta
- 8.5.E1 Biztanleriaren okupazio-tasa (EBren sdg_08_30 adierazlea)
- 8.6.1 Ikasten ez duten, enplegurik ez duten eta gaikuntzarik jasotzen ez duten gazteen proportzioa (15-24 urte)
- 8.8.1 Lesio okupazional hilgarriak eta ez-hilgarriak 100.000 langileko, sexuaren eta migrazio-estatusaren arabera banakatuta
- 8.10.2 Banku batean, beste finantza-erakunde batean edo diru mugikorreko zerbitzuen hornitzaile batean kontu bat duten helduen proportzioa (15 urtetik aurrera)